22:00etan
Azpeitiko Errekortari Txapelketa, gaur, ETB1en
A.A.
EiTB
Imanol Artolak, Miguel Zendoiak eta Iban Bengoetxeak egingo dute Santiago Egunez jokatutako lehiaketaren kontakizuna.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Santiago Egunez Azpeitiko zezen-plazan jokatutako errekortari txapelketa eskainiko du ETB1ek gaur gauean, 22:00etan. Momentuko errekortari onenek eskainiko duten ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu, Imanol Artolaren, Miguel Zendoiaren eta Iban Bengoetxearen kontakizunarekin.
Errekortarietan bi aldiz Espainiako txapeldun izandako Jonatan Estebanez 'Peta' madrildarrarekin batera, Victor Holgado –bi aldiz corte puro ligako txapeldun izana-, Dany Alonso –Espainiako txapeldun aurten-, Juan Nieto kebratzailea –iaz bigarren Azpeitian-,eta Azpeitiko iazko txapeldun Paquito Murillo jauzilaria egon ziren.
Hamabi parte hartzaileen artean bi euskal ordezkari izan genituen: Sergio Valle gasteiztarra eta Mika Romero baionarra. Halaber, beste hauek ere izan ziren zerrenda osatzeko, Sergio Urruticoechea, Jose Manuel Medina 'Zorrillo', Saul Rivera, David Ramirez 'Peque' eta Eusebio Sacristan 'Use'.
Toropasion enpresak La Campana eta Jimenez Pasquau ganadutegitik ekarritako Domecq jatorriko sei zezenen aurrean euren ausardia eta trebezia erakutsiz, ikuskizun paregabea eskaini zuten.