23:30ean
'GR99. Los colores del camino' dokumentala, gaur, ETB2n
EITB
Ezintasun intelektuala duten zazpi pertsonek G99 bidea egingo dute. Beraientzat zein beraiekin bidea partekatuko dutenentzat bizipen paregabea izango da.
ETB2k 'GR 99. Los colores del camino' dokumentala emitituko du gaur, ezintasun intelektuala duten zazpi pertsonen abentura zoragarria gertutik jarraituko duen saioa. Talur gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, Eloy, Dani, Argiñe, Raquel, Lidia, Noelia eta Liherrek GR99 bidea egingo dute, Zaragozara eramango dituen 300 kilometroko ibilbidea.
Dokumentalak bidai horretan zehar zazpi kideek izango dituzten bizipenak erakutsiko ditu, eta euren artean sortzen diren harremanak eta bidearekin zein ingurumen ezberdinetan egingo dituzten loturak azalduko ditu. Esperientzia paregabea izango da zazpi kideentzat, eta baita beraiekin bidea partekatuko duten guztientzat ere.
'GR99. Los colores del camino' gaur emitituko da 23:30etik aurrera ETB2n.