Audientzia
Inter Bakú-Athletic partida audientzia buru, % 24,7ko kuotarekin
EITB
Horrez gain, 'Teleberri' eguneko saiorik ikusiena izan zen ostegunean Euskadin, eta bataz beste % 19ko datua lortu du abuztuan.
Europa Leagueko Inter Bakú-Athletic partida audientzia buru izan zen bere ordu tartean, % 24,7ko kuotarekin, euskaldunen artean % 25,1eko datua lortuz. Bueltako neurketa berdinketarekin amaitu ostean, zurigorriek txapelketa kontinentalean jarraituko dute. ETB1ek zuzenean eskaini zuen norgehiagokak 176.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Gauean, Gasteizko Ama Zuria Torneoaren finalaurreko partidak 90.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen. Irujo-Rezusta eta Ezkurdia-Zubieta bikoteen arteko norgehiagokak % 6,8ko kuota izan zuen, eta % 8,1ekoa euskaldunen artean.
'Teleberri', albistegi nagusia
'Teleberri' osteguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Albistegiaren lehenengo edizioak % 25,6ko audientzia zatia eta 181.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen. Gaueko edizioak, bere aldetik, % 20,1ko kuota eta 198.000 ikus-entzule bereganatu zituen. Albistegien arteko lidergoari gogor eutsi dio 'Teleberri'k abuztuan. Orain arteko bataz bestekoa % 19koa da.