Itxi

23:40ean

'GR99. Un reto culminado' dokumentala, gaur gauean, ETB2n

EITB

Euskal Telebistak ezintasun intelektuala duten zazpi pertsonen abentura zoragarri honen bigarren zatia emitituko du.

ETB2k 'GR 99' dokumentalaren bigarren zatia emitituko du gaur gauean. 'GR 99. Un reto culminado' lanak ezintasun intelektuala duten zazpi pertsonen abentura zoragarria gertutik jarraitzen du. Talur gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, Eloy, Dani, Argiñe, Raquel, Lidia, Noelia eta Liherrek GR99 bidea egingo dute, Zaragozara eramango dituen 300 kilometroko ibilbidea.

Dokumentalak bidai horretan zehar zazpi kideek izango dituzten bizipenak erakutsiko ditu, eta euren artean sortzen diren harremanak eta bidearekin zein ingurumen ezberdinetan egingo dituzten loturak azalduko ditu. Esperientzia paregabea izango da zazpi kideentzat, eta baita beraiekin bidea partekatuko duten guztientzat ere.

'GR99. Un reto culminado' gaur gauean emitituko da, 23:40etik aurrera, ETB2n.