22:30ean, ETB2n
'El Expreso de medianoche', gaur gauean, 'El mundo según LND' saioan
EITB
Berrogei urte bete dira ihesaldi ospetsua gertatu zenetik, eta 'El Mundo según LND' saioak gertakariaren datu guztiak emango ditu.
Aurten, berrogei urte beteko dira historiako kartzela ihesaldi ospetsuenetako bat gertatu zenetik: El expreso de Medianoche filmak azaltzen duen ihesaldia, hain zuzen ere. Benetako gertakarietan oinarritutako filma da eta Billi Hayes turista iparamerikarraren istorioa azaltzen du. Billy Hayesek lau urteko kartzela zigorra jaso zuen Istanbuleko aireportuan bi kilo haxix gainean zeramatzala, Turkiatik irtetzean harrapatu zutenean. Kartzelan oso baldintza latzak bizi izan zituen eta torturak ere jaso zituen, egoera horri amaiera jarri eta kartzelatik ihes egitea erabaki zuen arte. Felix Linaresek pelikularen errodajearen hainbat datu emango ditu eta aktore zerrenda errepasatuko du filmaren errodajearen aurretik.
Saioak, gainera, kartzelaren munduan barrena murgilduko da, eta munduko kartzela gogorrenen inguruko erreportaje izugarria aurkeztuko du. Horrez gain, pelikuletan hainbat aldiz preso baten papera egin duen Robert Redford aktore ezagunaren ibilbide profesional eta pertsonala errepasatuko ditu.
'El Mundo según LND' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.
g>