Gaur, 22:15ean, ETB1en
Iker Galartza gonbidatu, 'Donostiako Aste Nagusia 2015' saioan
EITB
Horrez gain, Arabako Valecea su-etxearen ikuskizuna eskainiko du saioak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, Iker Galartza aktore ezaguna izango dute gonbidatu Agustin Ezenarro eta Izaro Iraeta aurkezleek. Telebistan eskarmentu handiko aktorea da Iker, baina beste hainbat proiektu ditu esku artean, Poxpolo eta Konpainia pailazo taldea, adibidez. Bere lana eta ibilbidearen errepasoa egiteaz gain, Donostiako jaietan duen planaz ere hitz egingo du asteazkeneko gonbidatuak.
Erreportajeei dagokienez, Unai Etxabe, Santa Klara irlara joan etorrian ibiltzen den ontzian abiatuko da, eta Anuska Etxeberriak aldiz, Aste Nagusian gauetan egoten diren giro ezberdinen inguruko erreportajea ekarriko du. Gainera, Unai Etxabe zuzenean egongo da Kontxako hondartzan, suak ikusteko zain dagoen jendea zirikatzeko.
Su artifizialei dagokienez, Arabako Valecea su-etxearen txanda izango da. Askotan etorri izan da su-etxe arabarra Donostiara, aipamen garrantzitsuak jasoz. Euskaldun bakarrak izango dira aurtengo nazioarteko txapelketan.
'Donostiako Aste Nagusia 2015' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.