Itxi

16:15ean

'Tierra de luz' telesailaren bigarren atala, gaur, ETB2n

Jacqueline Caüet eta Sarah Romanok idatzitako eta Stéphane Kurcek zuzendutako telesail hau lau atalez osatuta dago.

Gaur arratsaldean, ETB2k Tierra de luz telesail frantziarra bigarren atala eskainiko du. Jacqueline Caüet eta Sarah Romanok sortutako eta Stéphane Kurcek zuzendutako telesail hau lau atalez osatuta dago.

1931. urteko udako gau batean, Aline Boissières emakume gazteak Arnaud Villiers ezagutuko du, bere anaiaren erregimentuko kidea. Maitasuna segituan sortuko da, eta luzarorako iraungo duela pentsatzen dute. Baina, etorkizuna ez da goxoa izango Alinerentzat.

Ezagutu diren gauean, gazte bat hiltzen dute. Hilabete batzuk geroago, Arnaud Marokon hiltzen da. Eta bi urte beranduago, Paul bere gizona hilda aurkituko dute. Guzti horrek, heriotzen inguruko zurrumurruak sortuko ditu.

Ez galdu, lau atalez osatutako Tierra de luz telesaila, 16:15etatik aurrera, ETB2n.