Itxi

Kirol emanaldiak

Portugaleteko Bandera zuzenean, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Horrez gain, emakumeen Euskal futbol Kopa finalaren laburpena, Amezketako pilota jaialdia, eta Donostiako Zesta saria eskainiko ditu Euskal Telebistak.

Gaur, Portugaleteko Banderarekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, zuzenean. San Miguel ligako estropadak goizeko 12:00etan hasiko dira, eta emanaldiaren kontakizuna Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandararen ardurapean joango da.

Horren ondoren, Real Sociedad-Athletic taldeen arteko emakumeen Euskal Kopa finalaren laburpena eskainiko du Naxari Altunak, 13:35etik aurrera.

Bazkalostean, herri kirolen txanda izango da. Juanan Legorburuk eta Jose Etxebestek Sunbilan izandako Ramon Latasa aizkolari sariaren emanaldia eskainiko dute, arratsaldeko 16:00etan.

17:00etan, Amezketako pilotalekuarekin bat egingo dute Euskal Telebistako kamerak zuzenean. Hasteko, Jaka-Urruzola eta Irribarria-Larrinaga bikoteek jokatuko dute atariko partida, eta ondoren, Irujo-Tolosa eta Altuna III-Rezusta bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko dute. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, ETB1en eta eitb.eus-en.

Amaitzeko, ETB4 kateak Donostiako zesta sariaren hirugarren eta laugarren postuak lortzeko partida eskainiko du, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Zulaika-Israel eta Olha-Urtasun bikoteek jokatuko dute partida, eta Iñigo Aiestaran eta Igor Gorostola komentaristek egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

zuna.