Itxi

Futbola zuzenean

Bigarren B mailako liga, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Gaurtik aurrera, euskal taldeen bigarren B mailako partiden zuzeneko emanaldiak eskainiko ditu 'Zilarrezko Futbola' saioak. Aste honetan, Arenas-Gernika eskainiko da.

Bigarren mailako liga hasiko da gaur eta Euskal Telebistak Bigarren B mailan jokatuko duten euskal taldeen partidak eskainiko ditu denboraldi honetan. EAEko bederatzi taldek jokatuko dute, zazpi bizkaitar eta bi gipuzkoar, eta astero, 'Zilarrezko Futbola' saioak partida bat eskainiko du zuzenean. Denboraldi honetan jokoan ikusiko ditugun talde bizkaitarren artean hauek ditugu: Sestao River, Barakaldo, Amorebieta, Leioa, Portugalete, Gernika eta Arenas izango dira; eta gipuzkoarrak: Real Unión eta Real Sociedad B.

Jon Elortzak aurkeztuko du 'Zilarrezko Futbola' larunbatero, arratsaldeko 15:45ean, eta partida hasi aurretik taldeen eta jokalarien informazio osoa eskainiko du. Partiden kontakizunaren arduradunak Xabier Andueza eta Juanan Larrañaga izango dira, eta protagonistei elkarrizketak, Eritz Hernandezek egingo ditu.

Gaur arratsaldean, Arenas eta Gernika taldeen arteko norgehiagoka eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Informazio gehiago (1)