Itxi

21:00etan

'Stars. Izarrak Kalean' final handia, gaur, ETB1en

EITB

Aurreko zortzi saioetako irabazleak beraien artean lehiatu beharko dira Euskal Herriko kaleetako ahotsik onena zein den jakin ahal izateko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, 'Stars. Izarrak Kalean' talent show-aren irabazlea erabakiko da Donostian ospatuko den final handian. Aurreko zortzi saioetako irabazleak beraien artean lehiatuko dira, Euskal Herriko kaleetako ahotsik onena zein den jakiteko. Gala zirraragarria aurkeztuko dute Maria Amolategik eta Alex Sarduik, oso jendetsua eta emozioz betea.

Parte hartuko duten lehiakideak: 17 urteko Aritz Mendiola gernikarra; Aramaioko Sara Alonso, 16 urtekoa; Beñat Arizabaleta, 17 urteko Aretxabaletako mutila; Sergio Hernandez Irundarra, 30 urteko abeslaria; Nahia Martinez 15 urteko Beasaingo abeslaria; Leire Tejada Castro Urdialesen bizi den 26 urteko basauritarra; Iñaki Ainciburu eta Claudia Rodriguez, Atarrabia eta Burladako 17 urteko bikotea; eta Sodupeko  18 urteko Maria Ereña izango dira.

Lehiakide guztiek oso maila ona erakutsi dute aurreko saioetan eta final handian euren aktuaziorik onena eskainiko dute Euskal Herriko Izarrik onena bihurtzeko asmoarekin.

Final handia gaur emitituko da, 21:00etan, ETB1en.

eitb.eus-en botoa emateko aukera

'Stars. Izarrak Kalean' saioarekin lotuta, lehiaketa paraleloa antolatu dute eitb.eus webgunean. Lehiaketaren zortzi saioetan, erabiltzaileek euren lehiakide gustukoenak aukeratu dituzte webean eta datorren astean, igande iluntzetik datorren ostiralera bitartean, erabiltzaileek aukeratutako abeslari gustukoenen artean bozkatzeko aukera izango dute, web-lehiaketako final handiko lehiakideen artean aukeratuz.

Datorren ostiralean, hilaren 28an, jakinaraziko duten irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du Gaztearen eskutik.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)