22:15ean
Iraia Iturregi eta Juan Mari Aburto gaurko 'Bilboko Aste Nagusia'n
EITB
Saioak gainera, Bartzelonako Gironina etxearen su artifizialak eskainiko ditu.
Gaurko 'Bilboko Aste Nagusia' saioan, Agustin Ezenarro eta Ilaski Serranok Iraia Iturregi, Athleticeko nesken taldeko kapitaina eta Juan Mari Aburto BIlboko alkatea izango dute gonbidatu.
Horrez gain, Xabier Mendia kazetaria Bilboko Zazpi kaleetan murgilduko da, bilbainadak kantatzen ibiliko diren kuadrilekin elkartu eta kantatu eta poteatzeko. Bertsolariak ere plazan arituko dira. Alaitz Mendozak aldiz, gauez txosnetan egoten den parranda giro berezi horren erreportaia eskainiko du.
Gaur gaueko su artifizialak Bartzelonako Gironina etxearen eskutik jasoko ditugu eta saioak zuzenean eskainiko ditu.
'Bilboko Aste Nagusia 2015' gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en.