Itxi

Gaur, 22:15ean

Pablo Berasaluze pilotaria, 'Bilboko Aste Nagusia 2015' saioan

EITB

Horrez gain, Janire Fragua kirol kazetaria Athleticen partidak direla-eta hirian sortu den giroaz arituko da, eta futbolak nola aztoratzen gaituen azalduko du.

Gaurko saioan, Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok Pablo Berasaluze pilotari berriztarra eta Janire Fragua ETBko kiroletako kazetaria izango dituzte gonbidatu, 22:15etik aurrera.

Pablok udako pilota sasoia nondik nora doan azalduko du, eta Aste Nagusiaz gozatzeko tartea hartzen duela kontatuko du. Janire Fraguak, berriz, azken asteotan Athleticen partidak direla-eta hiria nola dagoen kontatuko du, Superkopako eguna Bilbon nolakoa izan zen eta futbolak nola aztoratzen gaituen azalduko du. Leioako kazetariak Aste Nagusian parrandarik egiten ote duen ere esango du.

Bestetik, Xabier Mendia Basurtuko ospitalean egongo da Marijaiak bertan gaixo dauden haurrei bisita nola egiten dien ikusten, eta Alaitz Mendoza, bere aldetik, Areatzara joango da, konpartsek antolatu duten nasapuntakoan parte hartzera eta irudi xelebreenak jasotzera.

Gaur gaueko suak Frantziako Intermede Artificies su-etxeak ekarriko ditu, eta, ohi legez, saioak zuzenean eskainiko ditu.

'Bilboko Aste Nagusia 2015' 22:15etik aurrera izango da ikusgai gaur ere, ETB1en.