21:50ean
Jaien pregoilaria eta txupinera, gaur, ETB1
EITB
Horrez gain, Garikoitz Mendizabal txistularia, Pablo Berasaluze pilotaria eta Reyes Prados ETBko aurkezlea izango dituzte gonbidatu.
Gaur gauean, Gurutze Beitia Aste Nagusiko pregoilaria eta Oihana Pascual txupinera etorriko dira saiora, aste osoan egin duten ibilbidearen errepasoa egitera.
Pablo Berasaluze pilotaria ere izango da gure artean. Ostegunean egin behar zuen bisita, baina bertan behera utzi zuen, lesionatu egin baitzen, eta larunbatean joango da. Garikoitz Mendizabal txistularia ere gonbidatu dute. Bilboko Udalaren Txistulari Bandako zuzendaria Aste Nagusiko azken igandean egiten duten kontzertuaren inguruan arituko da.
Reyes Prados ETBko aurkezlea izango da larunbateko azken gonbidatua. Bilbon bizi den andaluziarrak Aste Nagusiaren inguruko abenturak kontatuko ditu.
Alaitz Mendoza kazetariak goitibehera lasterketako erreportajea ekarriko du, eta Xabier Mendiak Aste Nagusian jartzen duten behin-behineko frontoian nola jolasten duten erakutsiko du.
Bestalde, su artifizialak ez dira lehiaketakoak izango. Lehiaketa ostiralean bukatuko da, eta Astondoa Pirotekniak erakustaldia egingo du larunbatean.
'Bilboko Aste Nagusia 2015' gaur izango da ikusgai, 21:50etik aurrera, ETB1en.
strong>.