22:30ean
'El Patriota' filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n
Mel Gibson eta Heath Ledger aktoreak ditu protagonista, eta Oscarretarako hiru izandapen lortu zituen 2000. urtean.
'El Patriota'
Gaur gauean, El Patriota filma izango da ikusgai ETB2n. Mel Gibson eta Heath Ledger aktoreak ditu protagonista, eta Independentzia Gerran (1775-1783) dago oinarrituta; Ameriketako Estatu Batuetako 13 koloniak George III. erregeak zuzentzen zuen Ingalaterraren aurka egin zutenean.
Alargundu eta zazpi seme-alaben ardura duen aita da bertan Gibson. Ez du gerran borrokatu nahi, familia aurrera atera behar duelako. Baina familia bizitza erabat aztoratuko zaie, eta gerraren erdi-erdian egongo dira. Heath Ledger aktorea (2008an hil zen), berriz, Gabriel da, Benjaminen seme zaharrena, eta gerrara joateko eskainiko du bere burua.
Gaur, 22:30etik aurrera, izango da ikusgai El Patriota, ETB2n.