Umorea
Ostegunean itzuliko da 'Vaya Semanita'
EiTB
ETB2ko umore saio beteranoak osteguneko ordutegi nagusia beteko du, 'Teleberri' eta 'Eguraldia' saioen ostean, esketx eta istorio berriekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ostegun honetan, irailak 10, itzuliko da Euskal Telebistara 'Vaya Semanita' ETB2ko umore saio beteranoa. Ostegunetan, 22:30 aldera hasita, ordutegi nagusiko tartea beteko du, 'Teleberri' albistegia eta 'Eguraldia' tartearen ondoren.
Ohikoa den bezala, Pausoka etxeak ekoitziko ditu saioaren atal berriak, eta Javier Garcia de Vicuña izango da zuzendaria. Aktore gisa, berriz, besteak beste, saioan urteak daramatzaten Iker Galartza, Diego Perez eta Maribel Salas ikusiko ditugu. Eta Leire Ruiz nafarra ere itzuliko da.