17:00etan
Lekeitioko pilota jaialdia, arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Urrutikoetxea-Untoria eta Olaizola II.a-Ibai Zabala bikoteek jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia. 17:00etan hasiko da jaialdia.
ETB1ek eta eitb.eus-ek Lekeitioko pilota jaialdiarekin bat egingo dute zuzenean, gaur, 17:00etatik aurrera.
Arretxe II.a-Larunbe eta Elezkano II.a-Begino bikoteek jokatuko dute hasierako partida. Ondoren, Urrutikoetxea-Untoria eta Olaizola II.a-Ibai Zabala izango dira aurrez aurre, San Antolin Torneoko finalerdian. Olaetxearen eta Taintaren arteko lau eta erdiko norgehiagokak itxiko du jaialdia.
Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.
>