22:30ean
Ezohiko turismo eskaintzaz, gaur gaueko 'Objetivo Euskadi'n
EITB
Egonaldi bitxienak, gure lurraldea beste era batera ezagutzeko garraioak, luxuzko turismoa egiteko aukerak eta landa turismoaren eskaintza zabala ezagutzera emango ditu saioak.
'Objetivo Euskadi'k euskal eskaintza turistikoa aztertuko du gaur gauean, gure lurraldea ezagutzeko aukera ezohikoenak nabarmenduz. Izan ere, 2015eko lehenengo seihilekoan zifra errekorrak lortu ditu Euskadik turismo alorrean: 1.200.000 sarrera eta 2.100.000 egonaldi. Hiriak, gastronomia, ardoak eta kultura eskaintza zabala dira gure turismoaren erakargarri nabarmenenak, baina zergatik datoz gero eta turista gehiago?
'Objetivo Euskadi'k gure inguruan topa ditzakegun turismo eskaintza bitxiak erakutsiko ditu. Besteak beste, zuhaitz gainean, ijitoen gurdietan eta kobazuloetan ostatu hartzeko aukera dago gurean.
Bestalde, hegazkin txiki batean, Gipuzkoako kostaldearen edertasuna airetik ikusiko du saioak, eta lurraldeko trenik luxuzkoenean ere bidaia egingo du, Transcantábrico trenean, hain zuzen ere.
Bestalde, itsasoz bakarrik hel daitekeen hondartza batera katamaran batean joango da 'Objetivo Euskadi', eta horrez gain, Pedro Subijanarekin izango da, maila goreneko sukaldaritzaz eta gastronomia horren bila Euskadira datorren turismoaz hitz egiteko.
Landa turismoa ez dute ahaztuko, asko baitira Euskal herriko paraje berdeak ezagutzera hurbiltzen direnak.
'Objetivo Euskadi' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.