22:30ean
'Kon-Tiki' filmaren emanaldia, gaurko 'La Noche de...'n
EITB
Saioak, gainera, Bradley Cooper aktorearen neska-lagunen zerrenda errepasatuko du eta historiako zuzendaririk txarrena nor izan den argituko du.
Gaur gauean, Kon-Tiki abentura pelikula ikusgarria estreinatuko du 'La Noche de...'k telebistan. Joachim Ronning eta Espen Sandberg norvegiarrek zuzendutako ekoizpen europarra da, eta atzerriko pelikula onenaren Oscar izendapena jaso zuen.
Thor Heyerdahl esploratzaile norvegiarrak Kon-tiki ontzian egindako bidaia azaltzen du filmak. Asiako hego-ekialdera heldu ziren lehenengo kolonoak hegoamerikarrak zirela frogatzeko egin zuen Heyerdahlek 8.000 kilometroko itsas bidaia, Perutik irten eta Polinesia Frantsesean amaitu arte.
Saioak, gainera, pelikula filmatzeko lanen datu guztiak emango ditu, eta benetako gertakariak nola izan ziren azalduko du.
Bestalde, Bradley Cooperren bizitza pertsonalean murgilduko da astearteko saioa, eta aktorearen neska-lagun zerrenda errepasatuko du. Horrez gain, zinemaaren historiako zuzendari txarrena nor izan den argituko du Línea caliente atalak.
Amaitzeko, eta saioak antenan bete dituen 20 urteak hizpide hartuta, 'La Noche de...'ren historiako unerik ikusiena zein izan zen azalduko du Felix Linaresek.
'La Noche de... Kon-Tiki' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.
ETB2n.