Zuzenean
Donostiako Bandera, 10:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Arratsaldean, Altsasuko pilota jaialdia eskainiko da, baita ere zuzenean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Donostiako Banderaren 2. jardunaldia izango dugu igande honetako kirol arreta gune nagusia Euskal Telebistan eta eitb.eus-en. 10:45ean ekingo zaio emanaldiari ETB1en, Mikel Olazabal gidari dela. Berarekin batera, Ibon Gaztañazpi, Sara Gandara eta Xabier Andueza arituko dira bertan gertatzen denaren berri zuzenean ematen. Emakumezkoen estropada jokatuko da lehendabizi eta gizonezkoena ondoren.
Arratsaldean, pilota emankizuna izango da ETB1en eta eitb.eus-en, Altsasutik. 17:00etan hasiko da jaialdia, J. Retegi-Merino I eta Aritz Lasa-Cecilio bikoteen arteko norgehiagokarekin. Partida nagusian, Irujok eta David Merinok, Ezkurdiaren eta Zubietaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute kontakizuna.
15:00etan, ETB1eko herri kirolen tartean, sokatira izango da protagonista. Hilaren 6an Belfasten jokatutako Lur Gaineko Europako Txapelketaren nondik norakoak ekarriko dizkigu Juanan Legorburuk.
Ondoren, bezperan jokatutako Buruz Buruko Erremonteko Txapelketako finala, Urriza-Uterga, izango da ikusgai, Iñigo Aiestaranen eta Manuel Arrizabalaga Matxinen kontakizunarekin.
ETB1eko kirol eskaintzarekin amaitzeko, 19:30ean, Kontxako garaileari omenaldia eskainiko da.
Bestalde, ETB4k, Zesta Puntako Buruz Buruko Txapelketari tartea egingo dio 20:30ean, finala eta ¾ posturako partida eskainiz. Iñigo Aiestaran arduratuko da emanaldiaz eta Jon Zulaika aditua izango du lagun.
zango du lagun.