Itxi

Audientzia buru igandean

"El Conquistador del fin del Mundo", audientzia buru igandean

A.H.

EITB

%22,4ko audientzia zatia eskuratu zuen, hurrengo saiorik ikusiena baino 40.000 ikus entzule gehiago izan zituen.

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioak audientzia buru egin du igande honetan eta berriro ere, igandeko ordutegi nagusiko saiorik ikusiena izan da. Oraingo honetan, joan zen astean lortutako audientzia zatia gehitzea lortu du, %22,4ra iritsiz eta batez besteko 208.000 ikus-entzule izan ditu. Horrez gain, emanaldian zehar 538.000 ikusentzulek egin zuten bat saioarekin eta %10,2ko rating-a lortu zuen. Saioak ibilbide ezin hobearekin ekin dio aurten ere, eskaini diren lau saioetatik azkeneko hirurak, beren ordutegian audientzia buru dira.

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren azkeneko emanaldi honetan, ez da partaideen arteko ohiko duelarik izan. Maitek, programako historian izendapen kopururik handiena jaso duen partehartzaileak, Manu Maritxalar, taldeko kapitainari erronka bota zion. Manuren garaipenak, Maiteren kanporatzea ekarri zuen eta gainera, taldea bere kapitaina onartzen ari dela utzi zuen agerian.