22:30ean
'LND' saioak 'La verdad oculta' filma estreinatuko du gaur telebistan
EITB
Benetako gertakarietan oinarritutako filmak, NBEko kasko urdinen barruan eman diren abusu sexualak eta korrupzio kasuak azalduko ditu.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak La verdad oculta filma estreinatuko du telebistan. Benetako gertakarietan oinarritutako pelikula da eta NBEko kasko urdinek burututako abusu sexualak eta pertsonen trafiko ilegala jarriko ditu agerian. Kathryn Bolkovac Kanadako polizia ohiaren benetako istorioan oinarritzen da pelikula. Bolkovac, kasko urdinetan sartu zen lanean eta laster, organizazioaren barruan gertatzen ziren krimen eta ustelkeri kasuen berri izan zuen. Rachel Weisz aktore saritua da pelikularen protagonista, eta berarekin batera, Monica Bellucci, Vanessa Redgrave, David Strathairn eta Benedict Cumberbatch daude. Felix Linaresek pelikularen ezaugarri eta datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurrertik.
Bestalde, Sofia Vergara aktorearen radiografia sentsuala eskainiko du 'LND'k, bere azken filmaren estreinaldiaren harira.
Ikus-entzuleek, gainera, barre egingo dute Los vascos conquistan Hollywood atalarekin. Izan ere, Estatu Batuetako zinegileek Bilbo nola ikusten duten azalduko du atalak.
Amaitzeko, saioak bere sekreturik inportanteena azalduko du: 'La Noche de...' saioak audientziaren babesa lortzeko erabiltzen duen trikimailua azalduko du Felix Linaresek ¿Sabían qué...? atalean.
'La Noche de... La verdad oculta' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.
ETB2n.