Itxi

22:30ean

Katalunia hizpide, gaurko 'Minuto a Minuto' saioan

EITB

Datorren igandeko hauteskundeei arreta berezia eskainiko diete. Horrez gain, indarkeriaren hainbat biktima hartuko dituzte platoan.

Kataluniako hauteskundeei begira jarriko da gaurko 'Minuto a Minuto' saioa. Aintzane Bolinagak zuzendu eta gidatzen duen saioak igandeko hauteskundeen inguruan eta euren herriaren etorkizunaren inguruan zein iritzi duten galdetuko diete gizarteko talde ezberdinei: gazteei, etorkinei eta adinekoei, besteak beste.

Horrez gain, Euskadiko, Kataluniako eta Madrilgo kazetariekin osatutako solasaldirako mahaiaren inguruan aztertuko dute hauteskunde kanpainaren azken txanpa. Juan Carlos Etxeberria kazetaria Aintzane Bolinagarekin batera arituko da saioan, Kataluniako prozesua ulertzeko oinarriak azaltzen.

Bestalde, indarkeriaren hainbat biktima bilduko dituzte platoan, horrenbeste urtez iraun duen gatazkaren ondoren, egungo egoera politikoa nola bizi duten ezagutzeko.

'Minuto a Minuto' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.

Informazio gehiago (1)