Zuzenean
San Mateo torneoko finala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Horrez gain, herri kirolen tartea birritan zabalduko dute Zazpi Herrialdeen arteko Txapelketa eta artzain txakurren Oñatiko Nazioarteko Saria eskaintzeko.
Logroñoko San Mateo torneoko finala izango da ETBren eta eitb.eus-en kirol eskaintzaren hitzordu nagusia. Bestalde, goizean eta arratsaldean herri kirolen tartea zabalduko dute Zazpi Herrialdeen Txapelketaren eta artzain txakurren Oñatiko Nazioarteko Sariaren berri emateko.
17:00etan hasiko da 'ETB Kantxa' saioa, Logroñotik, Xabier Euzkitzek gidatuta. Joxan Tolosa izango du lagun komentarioetan eta Elena Azpeitia elkarrizketan egiten. J. Retegi-Tolosa / Olaetxea-Aretxabaleta norgehiagokak zabalduko du jaialdia, eta ondoren, San Mateo torneoko finala jokatuko da. Hirugarren partidan, Tainta-Begino eta Mendizabal III-Urruzola izango dira, aurrez aurre.
12:00etan, ETB1en, irailaren 19an Elizondon jokatutako Zazpi Herrialdeko Txapelketaren ingurukoak ekarriko dizkigu Juanan Legorburuk Oier Azkorbe lagun duela. 16:00etan, berriro zabalduko dute herri kirolen tartea, goizean Oñatin jokatutako artzain txakurren Nazioarteko Saria eskaintzeko. Ibon Gaztañazpik egingo du kontakizuna Estepan Plazaola adituarekin batera.
Bestalde, irailaren 12an Hernaniko Galarretan jokatutako Ezkurra-Barrenetxea IV / Etxeberria IV-Matin III-Ion erremonte partida izango da ikusgai ETB4n, 20:30ean. Iñigo Aiestaran eta Manuel Arrizabalaga 'Matxin' izango dira esatariak.