22:30ean
'Minuto a Minuto' saioak I27ko emaitzak aztertuko ditu gaur gauean
EITB
Juan Carlos Monedero izango dute solasaldian. Bestetik, ezkerreko alderdien etorkizunaz ere mintzatuko dira Aintzane Bolinagak aurkezten duen saioan.
Artur Masek lortuko al du Kataluniako presidente izatea? Hauteskundeen ondorengo emaitzekin, zein abiadura hartuko du independentziaren prozesuak? Kataluniako hauteskundeen ondoren airean geratu diren hainbat galderari erantzuten saiatuko da Aintzane Bolinagak aurkezten duen 'Minuto a Minuto' saioa. Horretarako, hainbat aditu bilduko ditu solasaldirako mahaiaren inguruan: Juan Carlos Monedero (Podemos), Salvador Mon (El Mon egunkariko zuzendaria), Oscar Matute (Alternatiba) eta Alberto Ayala (El Correo egunkariko zuzendari ordea), besteak beste.
Bestalde, ezkerreko alderdien gaur egungo egoeraz eta etorkizunaz hausnarketa egitera gonbidatuko ditu ETB2ko saioak, Monedero eta Matute kolaboratzaileekin batera, El Drogas eta Pedro Ugarte. Besteak beste, nazioarteko ezkerreko lider berriak eta Podemos fenomenoa hartuko dituzte hizpide.
Asier Sanchez kazetariak, bere aldetik, Bilboko ibaiaren ezkerraldera eramango ditu ikus-entzuleak, Sestaoko Txirbilenea etxe okupatuak duen autogestio modeloaren berri emateko.
'Minuto a Minuto' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.
ETB2n.