Itxi

22:15ean

'Izarren argia' filma eskainiko du ETB2k, gaur gauean

Frankismoaren garaian Saturrarango emakumeen kartzelan gertatutako ankerkeriak jaso ditu Mikel Ruedak zuzendutako filmak.

Estrellas que alcanzar (Izarren argia) pelikula izango da ikusgai ETB2n gaur gauean. Saturrarango emakumeen kartzelan gertatutako ankerkeriak jasotzen ditu Mikel Ruedak zuzendu eta Barbara Goenaga eta Itziar Lazkano protagonista dituen film luze honek.

1938an, Victoria, errepublikano baten alarguna, Saturrarango emakumeen kartzelan sartu zuten, ahizparekin eta semearekin batera. Espainiako Gerra Zibileko gertakari ilunenetako baten lekuko izan zen espetxe hura. Seme-alabak kendu zizkieten mojek bertan zeuden emakumeei eta Espainiako erregimenaren aldeko familiei ematen zizkieten, 'Espainiaren onerako' zela argudiaturik. Horrekin bizitzen ikasi behar izan zuen Victoriak, baina semea berriz ikusteko itxaropena galdu gabe.

Estrellas que alcanzar (Izarren argia), 22:15etik aurrera, ETB2n.