22:30ean
'Dos a la carta' komediaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n
EITB
Saioak, gainera, Hugh Jackman aktoreak eman dituen azkeneko titularrak errepasatuko ditu, eta pertsonaia famatuen film gustukoen inguruko atal berria estreinatuko dute; Su peli favorita izenekoa.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Dos a la carta komedia dibertigarria estreinatuko du telebistan. Oscarrek, broker hiritar hotz eta kalkulatzaileak, eta Danik, ofiziorik gabeko baserritar baldarrak, anaiak direla jakingo dute. Paraje galdu batean kokatuta dagoen jatetxe baten jabetza partekatu beharko dute. Andoni Agirregomezkorta, Adria Collado, Carolina Bang, Sergi Lopez eta Melani Olivares aktoreak ditu protagonista. Felix Linaresek grabazioaren eta aktoreen datu guztiak emango ditu pelikula eskaini aurretik.
Bestalde, Hugh Jackmanek aste honetan estreinatuko duen pelikula hizpide hartuta, aktorearen inguruan azkenaldian esandakoak aipatuko dituzte; besteak beste, azaleko minbizia duela eta bere amarekin arazo larriak izan dituela. Horrez gain, Lan Turnerrek eta bere alaba nerabeak gertutik bizi izan zuten hilketa kasua aztertuko dute CSI: Hollywood atalean.
Saioak, gainera, atal berria estreinatuko du: Su peli favorita. Brad Pitt, Bill Gates, Cristiano Ronaldo edo Hitler pertsonaia ezagunen film gustukoenak zein diren azalduko dute bertan. Baina, horrez gain, 'LND' saioko ikus-entzuleen pelikula gustukoenak zein diren ere jakin nahi dute, eta Zortziko jatetxean bi lagunentzako afaria zozkatuko dute parte-hartzaileen artean.
'La Noche de... Dos a la carta' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.
>