Itxi

Audientzia

'Tu al Norte y Yo al Sur', audientzia buru, astelehen gauean

EITB

Reyes Pradosek aurkeztutako realityak %15,2ko audientzia zatia eta 416.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.

'Tu al Norte y Yo al Sur' saioak bere daturik onena lortu zuen astelehenean; gaueko ordutegi nagusian audientzia buru izan zen %15,2ko kuotarekin, eta ikus-entzule euskaldunen artean %24raino iritsi zen gainera. Reyes Pradosek aurkeztutako saioak goranzko ibilbidea darama, astez aste audientzia datuak hobetuz. Aste honetan 145.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste, eta 416.000 lagunek bat egin zuten emanaldiarekin uneren batean, Euskadin eta eragin eremuan.

Euskaldunik andaluziarrena eta andaluziarrik euskaldunena bilatzeko helburuarekin, Andaluziako taldeak Izeta sagardotegia bisitatuko zuen, antxoak ontziratzen ikasi zuen eta harria jasotzen ere aritu ziren Izeta III.arekin. Lehiakide euskaldunek, bere aldetik, Andaluziako Zaldizko Arte Eskola ezagutu zuten, ardoa zerbitzatzen ikasi zuten, eta Caminito del Rey izeneko ibilbide ezaguna egin behar izan zuten, bertigoari aurre eginez.

i aurre eginez.

Informazio gehiago (1)