22:30ean
'Batallón Gernika' dokumentala, gaur, 'La Noche de...'n
EITB
Felix Linaresek filmaren grabazioaren xehetasun guztiak emango ditu eta protagonisten ekintza gogoangarriak azalduko ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'La Noche de...' saioak Batallón Gernika. Askatasunaren Ametsa - Esperanza de libertad (1945–2015) dokumentala eskainiko du gaur gauean, nazien kontra borrokatu zen euskal batailoi bakarraren istorioa azaltzen duen film bikaina. Ikurrina lepoan hartuta, faxismoaren kontra eta aliatuen alde borrokatu zen euskal talde militar honen historiak fikziozko edozein istorio gainditzen du. Felix Linaresek protagonisten eta benetako gertakarien inguruko datu guztiak emango ditu filma eman aurretik.
Beste hainbat eduki ere izango ditu aste honetako saioak. Todos los apellidos de Jessica Chastain atalean aktore ilegorriaren arbaso euskaldunen inguruan hitz egingo dute; Angela Lansbury 'Se Ha Escrito un Crimen' telesaileko protagonistaren eta Charles Mansonen kriminal ospetsuaren arteko harremanaz mintzatuko dira, eta Tu escena me suena atal berria estreinatuko dute, eszenak kopiatu dituzten filmen berri emateko.
'La Noche de... Batallón Gernika' gaur, 22:30etik aurrera, izango da ikusgai, ETB2n.