16:20an
'Asesinato en Somme' filmaren estreinaldia, arratsaldean, ETB2n
I.A. | eitb.eus
ETBren bigarren kateak Asesinato en Somme polizia-telefilma estreinatuko du gaur, 16:20an.
Asesinato en Somme (Le Vagabond de la Baie de Somme) polizia-telefilma frantziar-belgikarra estreinatuko du gaur arratsaldean ETB2k. Sonia Rolland, Jérôme Robart eta Charlotte Kady dira Claude-Michel Romek zuzendutako pelikularen protagonistak.
Ezezagun baten gorpua aurkituko dute Somme badiako duna baten gainean, Mantxako kanalean. Hilotzak eskopetaz egindako tiro bat du bizkarrean. Ezbehar bat izan ote da, ala hilketa bat? Jendarmeen brigadaren esku geldituko da kasua, Aurore Debac fiskalaren ordezkoaren gidaritzapean.
Paul Beaujour agentearen laguntza izango du Aurorek eskalearen hiletaren nondik norakoak argitzeko. Agente hau berria da eskualdean, eta oraindik ez ditu bertako ohiturak ezagutzen. Gainera, arauz kanpo egiten du lan.
Ez ezazu galdu Asesinato en Somme polizia-thrillerra, gaur, 16:20an, ETB2n.