Objetivo Euskadi, 22:20an
'David de Jorge, lo mejor de la temporada', gaur, ETB2n
Asteburua behar den moduan hasteko, 'Robin Food'en sukaldean sartuko gara 'Objetivo Euskadi' saioan, David de Jorgeren eskutik, 22:20ean hasita, ETB2n.
Astelehenean, urriaren 26an, ETB2ra itzuliko da David de Jorge. Hori dela eta, 'Robin Food'en sukaldean sartuko da 'Objetivo Euskadi' erreportaje saioa eta 'David de Jorge, lo mejor de la temporada' izeneko atal berezia izango dugu ikusgai, 22:20ean, ETB2n.
David de Jorge eta Martin Berasategiren eskutik, sukaldean ari diren bitartean ikusi ezin duguna ezagutuko dugu, platoko barrualdea, alegia. Lan taldea aurkeztuko digute, haien erlikiak ezagutuko ditugu, pasadizoak kontatuko dizkigute eta abentura hura hasi zen lekua bisitatuko dugu.
Denboraldiko produktuz beteta dator udazkena
Bestalde, sukalde kontuetan jakintsu bien ezagutza kontua izanda, udazkenak dakartzan produktuak ezagutuko ditugu. Horretarako, bada, Ordiziako azokara joko du, han David de Jorgek gertu izango ditu bere jarraitzaileak eta baita Karlos Arguiñano txakolindegiko mahastiak ere; Martin Berasategik eramango gaitu haraino, lagun duen Karlosekin hitz egiteko.
Halaber, ortuak ere gozamenerako jaki ugari emango dizkigu: kalabaza erraldoiak, brusezalak, karduak edo sagarrak, Gloria Valerioren eskutik, sagar tartak egiteko erabat aproposak izango zaizkigunak, alegia.
Piper denboraldia ere badugu Lodosan eta herri guztian piper usaina da nagusi, Jesus Peron kontserbagileak azalduko digunez. Bestetik, Maribi Canibe eta haren Artziniegako lagunek ere izango dute zer kontatu etxean egindako marmeladaz edo menbrilloaz. Aurten, gainera, badirudi mikologian adituek ere ondo hasi dutela denboraldia; Araiaren lagunek behintzat perretxikotan atera eta ederto bete dute otzara.
Hori guztia eta askoz ere gehiago ekarriko digu udazkenak eta 'David de Jorge, lo mejor de la temporada' izeneko atal berezian izango dugu ikusgai, 'Objetivo Euskadi' saioan, gaur, 22:20tik aurrera, ETB2n.