Itxi

12:0etan, ETB2n

Borja Semperrekin elkarrizketa, gaurko 'En Jake' saioan

EITB

Gipuzkoako PPko presidenteak egun eguneko politika gaien hausnarketa egingo du Xabier Lapitzekin.

Gaurko 'En Jake' saioan, Xabier Lapitzek Borja Semper PPko presidentea izango du gonbidatu platoan, eta berarekin, egun eguneko politika gaiak errepasatu ditu, alderdiak bizi izan dituen azkeneko aldaketak komentatu eta abenduak 20ko hauteskundeetara begira bere iritzia emango du. Saioak, gainera, Katalunian Convergenciaren kasuaren inguruko azken datuak emango ditu eta asteburuak utziko dituen politika gaiak aztertuko ditu.

Horrez gain, Juan Mari Gastacak, Tonia Etxarrik eta Larraitz Ugartek solasaldian parte hartuko dute eta azkeneko egunetako albiste nabarmenenak komentatuko dituzte.

'En Jake' astelehenetik ostiralera emititzen da, goizeko 12:00etatik aurrera, ETB2n.

ETB2n.