Itxi

22:30ean

Bilbo Kantuan jaialdia, gaur, ETB1en

EITB

Xabier Euzkitze eta Zuriñe Hidalgo aurkezleekin batera, euskal abesti ezagunak eskainiko dituzte Alex Sarduik, Korrontziko Agus Barandiaranek eta Biotz Alai abesbatzak, besteak beste.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Xabier Euzkitzek eta Zuriñe Hidalgok aurkeztuta, Bilbo Kantuan betiko euskal kantaz osatutako jaialdia, izango da ikusgai gaur ETB1en, 22:30etik aurrera. Bilboko Euskalduna Jauregian irailak 26an grabatutako jaialdia Euskal Telebistak eta Angel Mariezkurrenak antolatu zuten, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

Euskal musika zabaltzea eta ikusleen parte-hartzea bultzatzeko asmoarekin, abeslari, musikari, abesbatza eta dantzari ezagunak igoko dira oholtzara. Aurkezleek ere abestuko dute, eta horiekin batera, Alex Sardui, Laura Latienda, Korrontziko Agus Barandiaran, Jaione Olazabal, Bilboko Koral Elkarteko haur abesbatza, Andra Mari dantza-taldea, Biotz Alai abesbatza eta Doneztebe eta Leitzako dantzariak arituko dira Euskaldunako emanaldian.

Hogeitabost saiotik gora izango dira emanaldian, eta, besteak beste, 'Poeta kaxkarra', 'Baldorba', 'Xalbadorren heriotzean', 'Lau teilatu', 'Antoni eta Anton', 'Prima eijerra' eta 'Furra-furra' entzun ahal izango dira.

Bideoak (1)