Zuzenean
Amorebieta-Sestao River, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Horrez gain, Urrutikoetxeak eta Julen Retegik jokatuko duten Lau t'erdiko Txapelketako norgehiagoka eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean.
Gaur Amorebieta eta Sestao River taldeen arteko Bigarren B mailako partida eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean. Xabier Andueza eta Juanan Larrañaga komentaristek emango dute ligako hamargarren jardunaldiko partidaren berri, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Ondoren, Etxebarriko pilota jaialdiarekin bat egingo dute Euskal Telebistako kamerek 18:00etatik aurrera. Hasteko, Berasaluze II-Aretxabaleta eta Victor-Ibai Zabala bikoteek jokatuko dute atariko partida. Ondoren, Urrutikoetxea eta Julen Retegi izango dira aurrez aurre Lau T'erdiko Txapelketako final laurdenetan. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Iban Bengoetxea arduratuko dira emanaldiaren kontakizunaz ETB1en eta eitb.eus-en.
Goizean, gainera, Basaurin jokatutako Bizkaiko Irekia pilota afizionatuen torneoko finalak eskainiko ditu ETB4k, goizeko 12:00etan, Iñigo Aiestaranen eta Humberto Altzagaren kontakizunarekin.
n.