Gaur, 22:30ean, ETB2n
Uxue Barkosek 'MAM' saioa hartuko du Iruñeko Baluarte Jauregian
A.E.
EiTB
Nafarroako presidente berriak agintean egin dituen hiru hilabeteak aztertuko ditu Aintzane Bolinagarekin, eta Nafarroako gizartearen hainbat ordezkariren galderei erantzungo die.
Gaur gauean, 'Minuto a Minuto'ko lantaldea Iruñean izango da, Uxue Barkos Nafarroako presidentea zuzenean elkarrizketatzeko. Uxue Barkos Aintzane Bolinagarekin eseriko da agintean egin dituen lehen hiru hilabeteak aztertu eta Nafarroako gizartearen hainbat ordezkariren galderei erantzuteko.
Horrez gain, Nafarroako eskualdeetako ezberdintasunei erreparatuko die 'Minuto a Minuto' saiak. Hartara, gobernu berria nola hartu duten galdetuko diete Erriberako eta Baztango herritarrei.
Barkosen arlo pertsonalari ere tartea egingo diote saioan. Nafarroako presidenteak San Fermin ikastolan ikasi zuen, eta 'MAM'en lantaldeak bertako andereñoak elkarrizketatuko ditu esklusiban.
Platoan, berriz, Joseba Santamaria (Diario de Noticias), Aritz Intxusta (Gara), Javier Lorente (Onda Cero eta El Pais) eta Roberto Camara (Navarra Television) kazetariak eta Helena Berruezo Nafarroako Parlamentuko presidente ohia egongo dira.
Aintzane Boliganak aurkeztuta, asteazkenean izaten da ikusgai 'Minuto a Minuto', 22:30ean hasita, ETB2n.
strong>