Kargatzen...
Itxi

Lehiaketa

Aukeratu zure proiektu gogokoena eta irabazi HP GoPro kamera bat

'El Gran Salto' saioan lehian ari diren bot proiekturik gogokoena aukeratu dezakezu jada. HP GoPro kamera bat irabaz dezakezu, gainera. Hautatu zure gogokoena!

Adela Ucarrek gidatuta, bost proiektu pertsonal ezagutuko ditugu eskuartean duten enpresa bideragarri bihurtzea helburu dutelarik. Hiru adituren laguntzarekin, behar duten jauzia emateko proiektuak hobetzen ahaleginduko dira astero. Bederatzi saio izango dira guztira, eta azken atala final handia izango da. Bi proiektu izango dira bertan lehian, eta horietatik bakarra izango da irabazlea. Aholkulariez gainera, epaimahai berezi batek erabakiko du irabazlea.

Orain, baina, zuk ere lehian ari diren bot proiekturik gogokoena aukeratu dezakezu. Horretarako, sartu 'El Gran Salto' saioaren atarian, 'Favorito' izeneko atalean, eta aukeratu gogokoen duzun proiektua. Gainera, botoa emanda, HP GoPro kamera bat irabazteko zozketan hartuko duzu parte. Hautatu zure gogokoena! Hartu parte!

 

 

 

 

Informazio gehiago (1)