Itxi

23:40ean

Yogurta, etxebizitza eta segurtasun sistemak, 'Aquí Se Fabrica' saioan

EITB

Iruñean yogurtaren sekretuak ezagutuko dituzte, Donostian uholdeak izateko arrisku handiko zonalde bateko eraikuntzak eta Gasteizen segurtasun sistema ezberdinak egiten dituen enpresa.

Larunbat honetako 'Aquí Se Fabrica' saioak yogurtaren sekretua ezagutuko du Iruñeko enpresa baten eskutik. Esneki honen modalitate berri bat nola egiten den erakutsiko dute. Izan ere, tapakia jartzen den unean bertan hasten da euren produktuaren berezitasuna.

Horrez gain, 'Aquí Se Fabrica' Donostiako eraikuntza enpresa batera hurbilduko da. Betidanik uholdeak sufritu dituen zonalde batean eraiki daitekeela ziurtatzen dute eta aste honetako saioa horren lekuko izango da.

Amaitzeko, Gasteizko enpresa batean eginiko segurtasun sistemak ezagutuko ditu saioak. Sistema biometrikoak, puntako teknologiadun txartelak, etab. Mundu osoko aireportu, hotel eta museoetan erabiltzen diren produktuak dira.

'Aquí Se Fabrica' gaur emitituko da, 23:40etik aurrera, ETB2n.