Itxi

Kirolak

Olaizola II-Irujo, zuzenean, arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Lau t'erdiko txapelketako finalerdia Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko da, 17:00etatik aurrera.

Olaizola eta Irujo aurrez aurre izango dira. Argazkia: EiTBren artxiboa

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok gaur jokatuko duten Lau t'erdiko txapelketako finalerdia.

Bilboko Bizkaia pilotalekuko jaialdia 17:00etan hasiko da. Lehendabizi, Berasaluze II-Ibai Zabala eta Xala-Rezusta bikoteen arteko neurketa jokatuko da; Olaizolaren eta Irujoren artekoa, gero; eta Tainta-Iza eta Mendizabal III-Urruzola bikoteen artekoa, bukatzeko. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Pilotaren aurretik, 16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko du ETB1ek. Bezperan Urrestillan jokatutako aizkolarien eta harri-jasotzaileen Banakako Kopako jardunaldia izango da ikusgai bertan. Ibon Gaztañazpi eta Joxe Etxebeste izango dira esatariak.

Bestalde, ETB4n, palako BBK Ligako 5. jardunaldiko bi partida izango dira ikusgai: 12:00etan, Landeta-Ibargarai eta Necol-Imanol bikoteen artekoa, eta 20:30ean, Fusto-Aierbe eta Zubiri-Brefel bikoteen artekoa. Iñigo Aiestaran izango da emanaldiaren arduraduna, eta Iñigo Oiartzabal izango du lagun.

Informazio gehiago (1)