22:30, ETB1en eta eitb.eus-en
'Hasta los cata... lanes', gaur gauean, 'Vaya Semanita' saioan
EITB
Besteak beste, Artur Mas, Andoni Ortuzar, Albert Rivera eta aita santua izango dira gaurko saioaren protagonistak, 22:30ean hasita.
Egun-eguneko gai politikoen inguruko esketx eta egoera dibertigarri berriak eskainiko ditu gaur 'Vaya Semanita' saioak Hasta los cata… lanes atalean.
Hasteko, Artur Mas ustekabean sartuko da G20aren bileran, Parisko atentatuen inguruan duen iritzia emateko. Andoni Ortuzarrek, bere aldetik, Euskadiko Kontzertu Ekonomikoa lubakian babestuko du, eta Espainiako militarrek Kataluniako administrazioak okupatuko dituzte.
Podemos-Ahal Dugu alderdiak, gainera, 'Euskoletas' telesail berria estreinatuko du, Bertin Osbornek aita santua bisitatuko du Vatikanoan, eta Albert Riverak 'Pichi es el chulo que castiga' abestuko du.
Nekane Amaya ijito abertzalea ere ikusiko dugu gaurko atalean. Josu Urrutia Athleticeko presidentearekin bilduko da San Mames berrian euriarekin dituzten arazoak konpontzeko.
'Vaya Semanita' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
trong>.