Gauerdian
Canelo Alvarez eta Miguel Cotto, bi txapeldun handi, 'Boxeo Izarrak'en
EITB
Saioak Canelo Alvarez eta James Kirklanden arteko borrokaldia eskainiko du lehenengo, eta Miguel Cotto eta Daniel Gealeren artekoa, ondoren.
Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioa Saul 'Canelo' Alvarez eta James Kirkland boxeolarien arteko borrokaldiarekin hasiko da. Alvarez mexikarra zazpi aldiz izan da munduko txapelduna, eta Kirkland, ostera, ez da munduko tituluaren jabe izan, baina zenbaki onak ditu: 32 garaipen (28 K.O.) eta bakar bat galduta.
Bigarren norgehiagoka, Miguel Cotto eta Daniel Gealeren artekoa izango da. Cottok 18 aldiz lortu du munduko gerrikoa, lau pisutan, eta Geale australiarra bost bider izan da gerrikoaren jabe.
Hirugarren neurketan, Johnny Determan estatubatuarra ezagutuko dute. 23 urte baino ez ditu, eta jokatutako zazpi borrokaldietan nagusitu da. Oraingo honetan, arerio zitala izango du: Ernie Marquez.
Bukatzeko, euskal boxeolarien txanda izango da. Igandean, Errenterian, Sebas 'Latigo' Perez herriko semeak egin zuen debuta, Jefferson Vargasen aurka, eta Yuri Pompliliok Jair Cortesen aurka neurtu zituen indarrak, saio berean.
'Boxeo Izarrak' iluntzean izango da ikusgai, 00:05ean, ETB1en.
TB1en.