TANYAS
Ekain, euskaldun andaluziarrena, eta Maria, andaluziar euskaldunena
'Tú al norte y yo al sur' saioko publikoaren gogokoenari dagokionez, Irati Amets eta Laura dira euskaldunik andaluziarrena eta andaluziarrik euskaldunena, hurrenez hurren. Astelehenean izan da finala.
Ekain eta María dira euskaldunik andaluziarrena eta andaluziarrik euskaldunena, hurrenez hurren. Lehiakideek astez aste egindako lana kontuan izanda, ?Tú al norte y yo al sur? saioaren final handian hartu zuten erabakia jakintsuen taldeek.
Ardalesko jakintsuen taldeak Irati Amets eta Ekain lehiakideen artean zalantza izan zuen, baina bigarrenaren alde egin zuten azkenean, eta Ardalesko 'seme kuttun' izendatu zuten. Getariako jakintsuen taldearen ustez, berriz, Maria da andaluziarrik euskaldunena. Euskadira astebeteko bidaia irabazi zuen Cadizkoak, eta trikitixaren soinuekin ospatu zuen.
Saioaren webgunearen bidez botoa eman zuten ikus-entzuleen lehiakide gogokoenari dagokionez, Irati Amets eta Laura izan dira boto gehien dituzten euskaldunik andaluziarrena eta andaluziarrik euskaldunena, hurrenez hurren.
Une gogoangarriak
Jonpe, Ekain eta Irati Amets lehiakide finalistek bakarrizketa bana eginez laburbildu zituzten saioan zehar egindakoak, Ardales herrian. Laura/Dorleta, Pedro/Kepa eta Maria/Miren ere bakarrizketen bidez saiatu ziren Getariako herritarrak bereganatzen.
Horrez gain, bisita oso bereziak izan zituzten lehiakideek final handian. Batetik, Lander Egaña 'Maizenita' kantariak, bilbotarra izanagatik ere, arte oso andaluziarra duela erakutsi zuen.
Kanporatutako lehiakideek ere ez zuten huts egin final handian, eta ezusteko atsegina eman zieten finalistei. Andaluziarrek Getariako portuan bisitatu zituzten Pedro, Laura eta Maria. Amets, Ekain eta Jonpe, aldiz, Ardalesko kobazuloan egon ziren, eta han jaso zuten kanporatutako lehiakideen bisita.
'El encuentro'
Final handiaren ondotik, 4 euskaldunek eta 4 andaluziarrek aurrera egingo dute abenturan. Oraingoan, baina, denak batera egongo dira, 'El encuentro' saioan, astelehenetik aurrera, ETB2n.