Kargatzen...
Itxi

Zuzenean

Donostiako Maratoia eta Santurtzi-Bilbao lasterketa, gaur, ETBn

A.A.

EiTB

'Oreka' saioaren barruan eskainiko dira atletismoko bi probak, 12:00etatik aurrera.

Lau T'erdiko finalaz gain, beste hainbat kirol emanaldi izango dira gaur, ETBn eta eitb.eus-en. Nabarmenenak, goizean jokatuko diren atletismo bi probak: Donostiako Maratoia eta Santurtzi-Bilbao lasterketa.

Eguerdiko 12:00etan hasiko den 'Oreka' saioaren barruan emango dute bi lasterketetan gertatzen denaren berri. Juanan Legorburu arituko da zuzenean Donostiatik, eta Sara Gandara eta Xabier Leibar Bilbotik.

Bestalde, 16:00etako herri kirolen tartean (ETB1), aizkolarien eta harrijasotzaileen Banakako Kopari dagokion Otsagabiako jardunaldian gertatutakoak bilduko ditu Ibon Gaztañazpik. Anjel Arrospide aizkolari ohia izango du laguntzaile.

Amaitzeko, ETB4n, 20:30ean, Binakako Erremonte Txapelketako Ansa II-Barrenetxea IV / Ezkurra II-Endika eskainiko da. Iñigo Aiestaranek egingo du kontakizuna Manuel Arrizabalaga 'Matxin'ekin batera.