Itxi

22:30ean, ETB2 eta eitb.eus-en

'Show' politikoaz, gaur gauean, 'Minuto a Minuto' saioan

EITB

Hauteskunde-kanpaina egiteko audientzia handiko telebista-saioetan politikariek izan dituzten agerpenak aztertuko ditu saioak.

Azkenaldian, alderdi ezberdinetako hautagaiak telebistako programetan ikusi ditugu hauteskunde-kanpaina egiten: Soraya Saenz de Santamaria dantzan eta globoan, Pedro Sanchez eskalatzen, Pablo Iglesias gitarra jotzen, Albert Rivera bere bizipen intimoez solasean... Joera hori izango dute aztergai gaurko 'Minuto a Minuto' saioan.

Aintzane Bolinagaren gonbidatuak hauek izango dira: Cristina Almeida abokatu eta politikari ohia, Maria Jose Canel komunikazio politikoan aditua, David Redoli Komunikazio Politikoaren Elkarteko presidentea, Eva Domaika SER irrati-kateko kazetaria eta Jon Ander Bilbao psikiatra.

Platotik kanpo, Paco Marhuenda (La Razón), Ernesto Ekaizer (El País) eta Iñaki Lopez ('La Sexta Noche') kazetariak elkarrizketatuko dituzte, politikariek telebistako ordutegi nagusira egin duten jauziaren inguruan.

Horrez gain, Asier Sanchez kazetariak hauteskunde-kanpainaren beste alde bat erakutsiko du. Non inprimatzen dira alderdien kartel erraldoiak? Nork aukeratzen du politikarien argazkirik onena? Eta horien look eta itxura?

Humberto Gutierrez 'Vaya Semanita'ko aktorea ere izango dute programan. Mariano Rajoyren azalean, politika alorreko gai serio eta formalen inguruan umorea nola egin daitekeen azalduko du.

'Minuto a Minuto' asteazkenetan ematen dute, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)