11:45ean
Ernesto Ekaizer kazetaria izango da, gaur, 'En Jake' saioan
EITB
Horrez gain, zuzeneko konexioak egingo dituzte Durangoko Azokarekin.
Gaur, abenduak 4, Xabier Lapitzek Ernesto Ekaizer kazetaria izango du gonbidatu ETB2ko 'En Jake' saioan, eta egun eguneko gaien inguruan galdetuko dio. Bestalde, Josean Izarra, Pelayo Serrano, Martin Garitano eta Juan Mari Gastaca kolaboratzaileak solasaldian parte hartuko dute.
Horrez gain, Durangoko Azokarekin zuzeneko konexioak egingo dituzte. Besteak beste, Imanol Muruak bere azkeneko liburua, Ekarri armak, aurkeztuko du, eta Leire Uriartek Fagor kasuaren ondoren kooperatibek izan dituzten arazoen inguruan argitaratu duen liburua aurkeztuko du.
'En Jake' astelehenetik ostiralera emitzen da, 11:45etik aurrera, ETB2n.