22:30ean, ETB2n
'El discurso del Rey', gaur gauean, 'La Noche de…' saioan
Frank Sinatra eta Chris Hemsworth izango dituzte saioan hizpide, Lau Oskar sari eraman zituen filma eman aurretik.
El discurso del Rey (The King's Speech) film hunkigarria eskainiko du "La Noche…" saioak gaur, 22:30etik aurrera. Lau Oskar sari eraman zituen pelikula honek; besteak beste aktorerik onenaren saria Colin Firth protagonistarentzat.
Jurgi VI.a erregearen paperean lan bikaina egin zuen Colin Firthek. Elisabet II.a egungo erreginaren aita Eduardo VIII.a bere anaiaren ordez izendatu zuten errege, anaiak nahiago baitzuen Wallis Simpsonekin ezkondu errege izan baino. Jurgi erregea txikitatik zen totela, eta logopeda bati laguntza eskatu zion 1939ko irailaren 3ko hitzaldi famatua ongi egiteko. Mintzaldian, ingelesak Bigarren Mundu Gerran sartu zirela azaldu zien herritarrei.
Filma eman aurretik, Frank Sinatra maitasunez itsu egon zeneko garaiez arituko da Felix Linares, aktorea jaio zela ehun urte betetzen direla eta. Gainera, Chris Hemsworth Thor pertsonaiarena egiten duen aktorearen kuadrilla dibertigarria izango du hizpide.
Azkenik, duela gutxi estreinatu zuten superprodukzio baten grabaketan animaliei tratu txarra eman ziotela azalduko dute Línea caliente atalean.
i> atalean.