Kargatzen...
Itxi

22:00etan

Binakako Txapelketako partida, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Ezkurdia-Barriola eta Altuna III-Merino II izango dira aurrez aurre Donostiako Atano III.a pilotalekuan.

Joseba Ezkurdia

Gaur, Donostiako Atano III. pilotalekuan jokatuko den jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:00etatik aurrera. Hasteko, Retegi Bi-Irusta eta Jaunarena-Merino bikoteek jokatuko dute atariko norgehiagoka. Ondoren, Ezkurdia-Barriola eta Altuna III-Merino II izango dira aurrez aurre, Binakako Txapelketako partidan.

Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira emanaldiaren gaineko kontakizuna egiteko arduradunak.