22:30ean, ETB2n
Clint Eastwooden 'J. Edgar' filma, gaur gauean, 'LND' saioan
EITB
Leonardo DiCaprio J. Edgar FBIko zuzendari nagusiaren paperean arituko da, Eastwood zinemagilearen zuzendaritzapean.
Gaur gauean, J. Edgar Clint Eastwoodek zuzendutako 'biopic'-a eskainiko du 'La Noche de...' saioak. Ia 50 urtez FBIko zuzendari nagusia izan zen J. Edgar, eta epe horretan Ameriketako Estatu Batuetako hainbat pertsona ezagunen sekretuak gorde zituen; ondorioz, herrialdeko pertsona boteretsu eta beldurgarrienetakoa izan zen. Leonardo DiCapriok hezurmamituko du Edgarren pertsonaia, eta Felix Linaresek pelikularen gaineko datu guztiak emango ditu, filma ikusi aurretik.
Saioak, gainera, Star Wars zinema-denboraldiko estreinaldi garrantzitsuenetarikoa hartuko du hizpide, Harrison Ford aktorearen inguruan hitz egiteko. Han Solo mitikoaren paperean ikusi dugu Ford, baina ez dago gaztetan bezain sasoi onean, eta Star Wars sagako azken filma grabatzeko lanetan istripu ikusgarria izan zuen. Azken urteotan izan dituen istripu eta gaitzak errepasatuko ditu Los achaques de Harrison Ford atalak.
'La Noche de...' saioak, bestalde, film klasiko eta ezagun batean euskaldun batek izan zuen garrantzia azalduko du Los vascos conquistan Hollywood atalean.
Halaber, Ku Klux Klan elkartearen sekretu guztiak argituko ditu, izan ere, laster 150 urte beteko dira hura sortu zela. Besteak beste, elkartearen kide izan zen zinema munduko pertsonaia ezagun bat aurkeztuko du 'LND' saioak La historia según Hollywood atalean.
'La Noche de... J. Edgar' gaur izango dugu ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.
g>