Itxi

Estreinaldia

Urtarrilaren 11an hasiko da 'El Conquistador del Fin del Mundo, Amazonas'

A.H. | EITB

Munduko abenturazko reality gogorrenaren XII. edizioko lehiakideek baldintza latzei egin beharko diete aurre agertoki berri eta arriskutsu batean: Amazonian. da

Bere jatorrietara itzuliko da 'El Conquistador del Fin del Mundo' realitya edizio berri honetan. Bizirauteko baldintza oso gogorretan, agertoki berri batean lehiatu beharko dira partaideak: Amazoniako oihanean, hain zuzen ere. Hamaika edizioren ondoren, saioak Patagonia atzean utziko du eta paraje natural berrietara eramango gaitu, baina berezkoak dituen ikusgarritasuna, proben gogortasuna eta desafioen bizitasuna galdu gabe.

Munduko baso tropikalik handiena da Amazoniako oihana, eta ez da mendean hartzen erraza izango. Landaretza oparo horren atzean, hainbat arrisku ezkutatzen dira, eta bertan bizirik irautea erronka latza izango da XII. edizio honetako lehiakideentzat.

Hala ere, kapitainak eta taldeak oztopo guztiak gainditu eta irabazteko prest egongo dira arriskuz beteriko abentura zirraragarri honetan. Julian Iantzik aurkeztuko du realitya, eta Gotzon Mantulizek, bere aldetik, proben nondik norakoen berri emango die eitb.eus atariko jarraitzaileei eta 'El Conquis. El Debate' saioko ikus-entzuleei.

'El Conquis. El Debate' asteroko solasaldia izango da, eta Patxi Alonsok aurkeztuko du. Aurrez ikusi ez diren realityaren irudiak eskaintzeaz gain, abenturaren ezkutuko kontu guztiak argituko ditu lehiakide ohi, kapitain ohi eta saioko jarraitzaile adituekin. Debate saioak, gainera, Amazoniatik kanporatzen dituzten lehiakideak hartuko ditu gonbidatu, euren bizipenak lehen pertsonan azaltzeko aukera emanez.

Abentura eraberrituta dator 'El Conquistador del Fin del Mundo' saio berrian, Amazoniako oihanean, urtarrilaren 11tik aurrera, ETB2n.

ETB2n.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)

Galeriak (1)