22:30ean
'Nola osatu piezak A20 eta gero?', gaur, 'Minuto a Minuto'n
EITB
Aintzane Bolinagak gidatuta, igandeko hauteskundeen ondorengo mapa politikoa sakon aztertuko du saioak.
A20 hauteskundeen ondorengo mapa politikoa sakon aztertuko du 'Minuto a Minuto'k urteko azken saioan, gaur gauean, 22:30etik aurrera. Aintzane Bolinagak honako kazetari hauek izango ditu platoan: Lourdes Perez (Diario Vasco), Iñaki Soto (Gara), Jurdan Arretxe (Noticias de Gipukoa) eta Luis R. Aizpeolea (El País).
Halaber, Felix Arrieta eta Braulio Gomez soziologoek joan den igandean hauteslekuetan gertatutakoa ulertzen laguntzeko gakoak eskainiko dizkigute.
Bestetik, Juan Carlos Etxeberria El País, El Mundo, ABC eta El Español en Madrid, egunkarietako zuzendariekin izango da, gehiengo osorik utzi ez duten hauteskundeen emaitzen ondoren izan daitezkeen gobernu aukerak mintzagai hartuta.
Bestalde, Asier Sanchez kazetariak sei gazte afiliatu batuko ditu mahai-inguruan (EAJ, Ahal Dugu, EH Bildu, PSE-EE, PP eta Ciudadanos), hauteskunde gaua nola bizi zuten ezagutu eta emaitzen balorazioa egiteko.
'Minuto a Minuto' gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
>.