Erronka
Egin zure apustua Julianen edo Gotzonen alde eta irabazi Salomon botak
Julian Iantzi eta Gotzon Mantuliz Pagasarrira igotzen lehiatuko dira gaur. Julianek bizikletaz igoko du eta Gotzonek korrika. Nork irabaziko du? Egin apustu eta irabazi Salomon botak.
El Conquistador del fin del Mundo saioko edizio berriaren bezperan, Julian Iantzi eta Gotzon Mantuliz Pagasarrira igotzen lehiatuko dira, gaur. Julian bizikletaz igoko da eta Gotzon korrika, erronka bidezkoa izan dadin bien artean beharrezko aldea utzita. Egizu zure gogokoenaren aldeko apustua eta Salomon markako oinetakoak irabazi ahalko dituzu, saioan lehiakideek erabiltzen dituzten oinetakoak, alegia.
EiTBren Bilboko egoitzan abiatuko da lehia, 11:00etan, baina lasterketa lagunduta egingo dute Basurturaino. Hortaz, 11:30ean hasiko dute benetako lehia, eta 2013an Iker Carrerak egindako ibilbidea egin beharko dute. Lehiakide biak 12:15 inguruan iritsiko dira Pagasarri mendiko gailurrera, aurreikuspenen arabera.
Hona hemen ibilbidearen nondik norakoak:
Giro alaia Pagasarrin
Behin Pagasarriko gailurrean direla, han batuko diren guztientzat ‘hamaiketakoa’ egingo dute, trikitixaren erritmoetara gozatzeko; Jon Gomez aurkezlea arduratuko da, gainera, giroa alaitzeaz. Ez ezazu galdu Julian Iantzi – Gotzon Mantuliz erronka handia, gaur, Pagasarri gailurrean.