Itxi

Kirolak

Pilota Bilbotik eta futbola Bartzelonatik, gaur, ETBn

A.A.

EiTB

Binakako Txapelketako Olaizola II-Urrutikoetxea / Irujo-Rezusta eta Katalunia-Euskal Selekzioa emakumezkoen eta gizonezkoen partidak eskainiko dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Futbola, pilota eta erremontea zuzenean eskainiko ditu Euskal Telebistak gaur.

Erremontearekin ekingo diote emankizunei, 17:00etatik aurrera Hernaniko Galarretan jokatuko den Binakako Txapelketako finalarekin. Ezkurra-Endika / Matxin III-Ion partidaren kontakizuna Iñigo Aiestaranek eta Manuel Arrizabalaga Matxinek egingo dute ETB4n.

18:00etan, 'ETB Kantxa' saioaren barruan, ETB1en eta eitb.eus-en, Bilboko Bizkaia pilotalekuko jaialdiaren berri emango dute Josetxo Lizartzak eta Jokin Errastik. Lehendabizi, Elezkano II-Imaz / Victor-Ladis Galartza partida jokatuko da. Ondoren, Binakako Txapelketako Olaizola II-Urrutikoetxea / Irujo-Rezusta.

18:45ean hasiko den Katalunia eta Euskal Selekzioa taldeen arteko emakumeen futbol partida ETB4n eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da. 21:30ean jokatuko den gizonezkoena, berriz, ETB1en eta eitb.eus-en. Naxari Altuna izango dugu esataria bi partidetan. Larraitz Lukas izango du laguntzaile batean eta Juanan Larrañaga bestean.

Larunbateko kirol eskaintza Zubiri-Ibargarai / Landeta-Aierbe pala partidak osatuko du. ETB4n izango da ikusgai, 12:00etan, Iñigo Aiestaranen kontakizunarekin.

Bideoak (1)